Produktuak
Kalkuluak egiteko, osagai finituak erabiltzen ditugu face milling, face hobbing eta ziklopaloide geometriatan eta 3 sistema hauetan: Gleason, Oerlikon eta Klingelnberg. Akabera gogorreko prozesuak, ARTEZKETAK eta HPGk doitasun handiagoa eta kalitate hobeagoko akabera bermatzen dute LAPEATUTAKO engranajeek baino. Gainazaleko kalitatea nahiz saihetseko erresistentzia areagotzeko, gainazaleko tratamenduak aplika ditzakegu, hala nola shot peening tratamendua eta isotropikoak.
1150 mm-ko kanpo-diametroa duten Mn 23ko engranaje konikoak ere fabrika ditzakegu, doitasun handiko kalitateaz. Egiten ditugun kontrolen artean daude, besteak beste, saihetseko zimurtasuna, erredura-azterketak, partikula magnetikoak, kontaktuen egiaztapena, topografia dimentsionala (DIN/AGMA kalitateak) eta soinu-egiaztapenak saihets bakarreko prozeduraz eta egiturazko azelerometriaren prozeduraz.