Produktuak


Espezialistak gara engranaje koniko lapeatuak fabrikatzen, arteztuak nahiz HPG akaberadunak. Azterketa eta kontrol metodo guztiak ditugu fabrikazioaren fase guztietarako, eta horrek gure produktuen kalitate handia bermatzen du.

Artezketa eta HPG prozesuak akabera gogorrekoak dira. Horrek esan nahi du hortzaren geometrian doitasun eta egonkortasun handiagoak behar direla.

Horretaz gain, engranaje koniko zuzen nahiz diferentzial askotarikoak ekoizten ditugu. Halaber, gure baliabideei esker, arteztutako engranaje zilindriko zuzen nahiz helikoidalak fabrika ditzakegu, kanpoko hortza dutenak edota barnekoa dutenak.


Multzo konikoak
Gure espezialitatea engranaje koniko kiribilak eta hipoideak dira, eta teknologia garrantzitsuenak erabiltzen ditugu horretarako, hala nola Gleason, Klingelnberg eta Oerlikon.


Gehiago

Koniko zuzenak. Diferentzialak.
Engranaje koniko zuzenak ere ekoizten ditugu, Coniflex, Revacycle eta Hypoflex teknologiak erabiliz.


Gehiago

Zilindrikoak
Doitasun handiko engranaje zilindriko eta helikoidalak ere fabrikatzen ditugu.


Gehiago

Bestelakoak
Askotariko piezak fabrikatzen ditugu hainbat transmisio-mekanismotarako. Muntaketarako ingeniaritza-zerbitzu garatua dugu, eta horregatik eskaini ditzakegu kalitate handiko eta oso lehiakorrak diren produktu muntatuak.


Gehiago