Produktuak

Engranajeen diseinuan eta fabrikazioan liderrak

Engranaje koniko lapeatuen, arteztuen eta HPGen fabrikazioan adituak gara. Analisi- eta ikuskapen-metodo guztiak ditugu fabrikazio-fase guztietan, gure produktuen kalitate handia bermatzeko.

Gure espezialitatea engranaje koniko kiribilak eta hipoideak fabrikatzea da teknologia garrantzitsuenetan: Gleason, Klingelnberg eta Oerlikon.

Engranaje koniko zuzenak ere ekoizten ditugu dauden teknologietan: Coniflex, Revacycle eta Hypoflex.

Gure fabrikazioak zehaztasun handiko engranaje zilindrikoak eta helikoidalak ditu.

Askotariko piezak egiten ditugu transmisioen mekanismoetarako. Muntaketa-ingeniaritzaren garapenari esker, kalitate handiko eta oso lehiakorrak diren produktu mihiztatuak eskain ditzakegu.